Hernanik gaur jokatuko du igoera faseko lehen partidua Zubipen, Allerruren kontra

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 21a, 03:00

Afizioari dei egin dio klubak ´animatzera jaisteko`. Gaur 16:00etan Zubipen.

HERNANIKO erregional mailako futbol taldeak partidu garrantzitsua dauka gaur Zubipen. Lezoko Allerru taldearen kontra igoera fasea jokatuko du bi partidutara, eta gaurkoa da lehenengoa. Hernaniarrak bikain aritu dira denboraldi honetan. Ricardo Ramos, klubeko lehendakariak Kronikari esan dionez ´taldea ondo ibili da defentsan eta gol gutxi sartu dizkiote liga guztian zehar, hori izan da klabea`. Dena den, azkeneko txanpan behera egin dute, baina Eneko Goia jokalariaren ustez taldea animikoki ondo dago. Presioa nabaritzen dutela aitortu dute eta hori kendu nahi lukete jokalariek eta klubak: ´Hernanik izena dauka eta horrek presio gehiago jartzen du, beste taldeak ere puztu egiten ditu`, dio Goiak.

Allerru, kontrario zaila?
Lezoko Allerru ezagutzen al duten galdetuta, futbol taldeko ordezkariek adierazi dute ez dutela inoiz talde honen kontra jokatu eta entrenamenduekin berdin jarraituko dutela. ´Badakigu Lezokoek afizio oso handia daukatela eta jende asko etorriko zaiela animatzera`, diote. Hernaniko futbol taldeak ere dei egin die zaletuei ´Zubipera jaitsi eta taldea animatzeko´.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!