Teleasistentziari buruzko hitzaldia izan zen atzo Jubilatu Etxean

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 21a, 03:00

Jubilatu Etxean teleasistentziari buruzko hitzaldi bat izan zen atzokoan. Bertan Kutxak martxan jarri duen teleasistentzia zerbitzuaz hitz egin zuten. Teleasistentzia da enpresa, instituzio edo fundazio batek emandako zerbitzu bat eta normalean ezinduei eta adinduei zuzenduta dago. Aparatu baten bitartez, bezeroak aukera du zentralita batekin kontaktuan jartzeko. Telefonoari konektatuta altaboz bat dago eta bezeroak pultsadore bat eramango du soinean, etxean dagoen bitartean. Urgentziazko zerbait izanez gero, pultsadorea sakatu eta zentralitatik deituko diote altabozaren bidez. Zentralitak bezeroaren datu guztiak izango ditu: helbidea, senideen datuak edo mediku fitxa, besteak beste. Hitzaldian azaldu zutenez, aparatua erabiltzea oso erraza da. Kutxako edozein ofizinatara joanda informazio gehiago jaso daiteke zerbitzu honen inguruan, edo 902 54 09 09 telefonora deituta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!