Josu Arrietari erantzuna

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 20a, 03:00

Egunotan ikusgai dagoen Arau Subsidiarioen aurrerapenaren inguruko erakusketari buruzko hainbat kritika egin ditu Josu Arrieta jaunak. Bere iritziarekin bat etorri ala ez, hernaniar batek erakusketa ikusi izanak eta horren inguruan iritzia emateak asko pozten gaitu. Aurreko legealdian ez bezala, orain dokumentu oso baten inguruan eztabaidatzeko aukera dugu. Izan ere, lehengo agintariek soilik hitzarmen zehatz gutxi batzuk sortu baitzituzten udalerriaren hirigintza kudeatzeko. Honek frogatzen du egun prozesu zabal eta publiko bati ekin diogula, aurreko legealdian egin ez zena. Alderdi politiko orok eta, seguru asko, hernaniar orok ikuspuntu ezberdinak izango ditu etorkizuneko Hernaniri buruz. Gu iritzi guztiak entzuteko prest gaude, baina arrazonamendutik, eta ez katastrofismotik, egindakoak. Josu Arrietak eskatzen duen eztabaida publikoa da, hain zuzen ere, egun egiten ari garena eta, lehen egin ez zutena. Inoiz Hernanin ez da hainbeste baliabide jarri bizilagunen eskuetan hauek beren iritziak udal agintariei luza diezazkieten.

Iñaki Arratibel
Hirigintza zinegotzia
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!