Martindegiko bizilagunek bidea moztu zuten atzo obren egoera salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 20a, 03:00

Eskatzen dute neurriak hartzea, bidearen obrek auzoan eragiten dituzten arazoak konpontzeko. Gaur goizean bilera dute Diputazio eta Udalarekin.

ATZO arratsaldeko 18:45etan bidea moztu zuten Martindegiko auzotarrek, hamar minutuz. Kronikari adierazi ziotenez bideko obrak direla eta arazo asko dituzte eta horiek konpontzeko neurriak hartzea eskatzen diete Diputazio eta Udalari. Orain hilabete batzuk, bilera egin zuten Diputazioko eta Udaleko arduradunekin eta bizilagunek eskatu zuten auzoan autobus parada berria; semaforoa; zebra-bidea; eta espaloia jartzeko, Sansonategitik Zelaia sagardotegi pareraino. ´Bilera egin eta gero, lotsik ez duen espaloia bakarrik jarri digute, erabat maldatsua eta normatiba betetzen ez duena: euria egiten duenean edadetuak ezin dira hortik pasa`, zioten. Bizilagunek adierazi zuten atzo hasi zirela ´itxuraz` autobus parada berria jartzen ´bide-mozketa egingo genuela abisatu eta gero`.

Gaur beste bilera bat
Gaur goizeko 11:00etan, bizilagunek bilera dute Udaleko eta Diputazioko arduradunekin. ´Hiru astetan guk eskatutako neurriak hartuko dituztela adierazi digute`, esan zuten atzo bizilagunek. Gaurko bileran hartutako erabakiaren zain daude orain, ´eta ia erabaki horiek betetzen dituzten`, esan zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!