Maiatzak 21 ‘EHNA erabili eguna’

Kronika - Erredakzioa 2005eko maiatzaren 19a

Denbora dexente pasa da 125.000 herritarrek beren sinadurarekin udalbiltzari Euskal Herriko naziotasun aitormena bideratzeko eskatu ziotenetik. Denbora ez da alferrik pasa, egun Euskal Herri osoan 50.000 EHNA baina gehiago daude, bertako hiriburuan, Iruñean, normaltasunez tramitatzen hari da eta hegoaldeko azken herrian, Kortesen, lehenengo naziotasun aitormenak ikusten dira. Hastapeneko egun haietan genion eskubide sozial eta politikoen bermatze praktikorako tresna eraginkorra jartzen genuela euskal herritarren eskuetan. Esan dezakegu tramitazioak herri gehienetan iraunkortu direla udalbiltzako hautetsien eskutik (Hernanin hilabetero azken larunbatetan dira). Baina lana ez da hor bukatzen. Eskuetan jartzeak erabilera esan nahi du, normalizazioa esan nahi du, txoko eta gune guztietan euskal nazioko herritar gixa azaldu behar dugu, identifikazio espainiarra etxeko kajoian utzi eta munduaren aurrean euskaldun bezala azaldu eta bizi. Herrian lehen urratsak eman genituen europar zein EAEko hauteskundeetan, lege eta ikuskatzaile arrotzen gainetik ehundaka hernaniarrok EHNArekin bozkatuz. Haratago, gasolindegi, kultur eta kirol elkarte, banketxe, liburutegi, posta zerbitzu, komertzio, udaletxe... tresna erabilgarria eta praktikoa egin behar dugu. Honi bultzada bat emateko asmotan dei egin du, Bai Euskal Herriari ekimenak, maiatzak 21 larunbata, erabilera egun nazionalerako. Anartz Mendizuri (Hernaniko Bai Euskal Herriari ekimena)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!