‘Jangela Solidariak’ asteartean egin zuen aurkezpena Biterin. Urtean 104.000 euro bidali nahi dizkiote Angel Olarani.
´Gaur Angelen urtebetetzea da, baina ez dugu berarekin hitz egiterik izan`. Modu horretan hasi zuten astearteko aurkezpena Iñigo Iparragirre eta Imanol Apalategik, Jangela Solidariako kideek. Biteri lepo bete zen proiektua entzuteko.
Angel Olaran hernaniarrak 67 urte bete ditu eta horietatik mordo bat pasa ditu Afrikako behartsuei laguntzen.
Etiopia eta gosea
Astearteko aurkezpenean Olaranek Wukro herrian egiten duen lanari buruzko dokumental bat proiektatu zuten. Wukrori 33.000 biztanleko Etiopiako herri bat da eta Eritrearekin izandako gerrateak eta gaixotasunek umezurtz asko utzi dute han.
Jangela Solidariaren
proposamena
Apalategik azaldu zuenez, Olarani galdetu zioten ia zertan lagundu zezaketen eta bere erantzuna berehalakoa izan zen: ´esan zigun momentu honetan arazo larriena umezurtzena dela`. Umezurtz kopurua asko igotzen ari da Wukron eta Olaranek dagoeneko 1.200 haur dauzka bere kargu.
Helburua dute urtean 104.000 euro jasotzea 500 ume mantentzeko, baina ´kopuru hori helmuga bat izateko jarri genuen, gehiago bada, askoz hobeto`, esan zuten.
Janaria zergatik ez?
Dirua bidali beharrean janaria zergatik ez duten bidaltzen galdetu izan diete jende askok eta elkarte honetako kideek esan zuten hainbat arrazoi daudela: ´koste haundiagoa du janaria bidaltzeak, baina arrazoi nagusia bertako merkatuan sortu dezaken inflazioa da, kontuz ibili behar da janaria eta dirua nola banatzen den, inflaziorik ez sortzeko, lan hori Angelek egiten du`.
Oraingoz 70 bat laguntzaile egin dituzte eta hainbat ekintza egiten ari dira: diptikoak kaleratu, dibulgazio kanpainak...
Nola lagundu
Diptikoen bidez. Diptikoetako txartela bete eta bidali behar da (Diptikoak komertzioetan banatuko dira)
www. jangelasolidaria.com helbidera sartuta. Bertan ideiak ere eman daitezke.
Telefonoz. 943 404 300 zenbakira deituta
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!