Erremonte jaialdi haundia dago gaur Galarreta pilotalekuan, arratsaldeko 16:00etan. Partidu estelarrean Ezkurra eta Eizagirre, Bitoria-Altuna I-Iriarteren kontra ariko dira. Hurrengo partidua ere estelarra adinakoa da ia: Zeberio II-Urrutia/Sarasua-Lizaso. Beste bi partiduak dira: Uterga-San Miguel/Martinez II-Gaztelu eta Iribarren-Auzmendi/Juaristi-Badiola. Martin Zabaletak eta Pasang Temba sherpak Everest igo zutela 25 urte bete direnez, omenaldia egingo zaie gaur Galarretan eta Erro, Uriarte eta beste bi sherpa ere bertan izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!