Haurren danborradarako ensaioak datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2005eko maiatzaren 19a

San Joan jaien barruan Etxeberriko elkartearekin haurren danborradan atera nahi dutenek datorren astelehenean hasiko dituzte ensaioak. Astelehenetik ostegunera izango dira, 18:00etatik 19:00etara. Aurten, danborradan parte hartzen dutela 25 urte bete direnez, ateratzen direnentzat jantziak egin ditu elkarteak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!