Gobernu Batzarrak Elizatxoko urbanizazioa berritzea eztabaidatuko du

Kronika - Erredakzioa 2005eko maiatzaren 19a

Gobernu Batzarra bilduko da gaur Udaletxean,17:00etan, eta Elizatxo berrurbanizatu eta zerbitzu sareak berritzeko egitasmoa eztabaidatuko da. 2004ko aurrekontuetan onartutako egitasmoa da hau eta 860.116 euroko aurrekontua du. Zoru berria jarri, ur, argi, telefono eta abarren sareak berrituko dira, lurpeko kontainerrak jarriko dira, airetik dijoan kableatua lurpetik pasako da, ahal diren traba arkitektonikoak kendu eta ranpak jarriko dira eta abar. Gaur egun nahiko hondatua dago zerbitzu sarea Elizatxon eta hori izan da berritze lanak aurkeztearen arrazoia. Horrez gain, 2005eko San Joan jaietako egitaraua ere eztabaidatuko da gaur
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!