Lur Korta datorren asteartean Biteriko liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 22a, 03:00

Lur Korta ipui kontalaria izango da datorren asteartean, hilak 24, Biteri kultur etxeko liburutegian. Bi saio eskainiko ditu: lehenengoa 17:30etan, 3-4 urte arteko haurrentzat; eta bigarrena 18:00etan, 5-7 urte artekoentzat. Ipui kontalarien emanaldi hauek Udalak antolatzen ditu eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!