‘Euskal Presoak Euskal Herrira’ kontzentrazioa

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 20a, 03:00

Etxerat elkarteak kontzentrazioa deitu du gaur Euskal Presoak Euskal Herrira lemarekin, arratsaldeko 20:00etan Zinkoenean. Etxeratek dio sakabanaketarekin bukatu behar dela lehenbailehen: ´giza eskubideengatik eta astero 50 hernaniar baino gehiagok bidaia luzeak egin behar dituztelako, horrek sortzen duen arriskuarekin`. Etxeratek dio lehengo astean bertan 2 istripu izan zirela eta dagoeneko 16 senide direla bisitara zijoazela istripua izan eta hildakoak ´eta hurrengo batean herriko edozein izan liteke` gaineratu dute. Politikoek honen kontzientzia hartu beharko luketela dio Etxertek ´bukaera emateko sufrimendu honi`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!