Herri Arteko pelota txapelketan aurrera dijoa Hernani eta gaur Oiartzun kanpora uzteko zailtasun haundirik ez luke behar, Oiartzunen 3-0 irabazi baitzuten hernaniarrek. Baliteke gaur normalean jokatu ez duten zenbait pelotarirekin jokatzea Hernanik. Seguruenera kadeteetan Julen Garmendiak jokatuko du Hodei Muñoz edo Aritz Salaberriarekin; jubeniletan, Beñat Aizpitartek jokatuko du (lesiotik atera berritan), Huizi edo Gorrotxategirekin; eta afizionatuetan Erroizenea edo Zabalak jokatuko dute San Sebastianekin. Partiduak gaur dira, kiroldegiko pelotalekuan, 19:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!