Txalaparta Festak 19garren edizioa du aurtengoa, eta Hernaniko Txalaparta eskolak 20 urte bete ditu. Beltranek atzo azaldu zuen nola Hernaniko musika kontserbatorioan herri musika tresnak sartzeko erabakia hartu zuen Udalak orain 20 urte eta horren ondorioz aitzindari izan dela, besteak beste txalapartan. Hernaniko Txalaparta Eskola erreferentzia da eta bide berri bat, materiala, errepertorioa eta txalapartari eta irakasle asko sortu ditu urte guzti hauetan. Gainera, Txalaparta Festaren ondorioz, txalapartarien topagune ere bada Hernani eta herri desberdinetako taldeek egiten dituzten lanak emateko plaza bakarra edo ia bakarra ere bihurtu da Hernani.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!