«Txalapartarien topagune bihurtu da festa eta lan askoren plaza bakarra»

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 18a, 03:00

Bihar hasiko da 19garren Txalaparta Festa eta datorren larunbata arte daude emanaldiak. Egun haundia larunbatean da.

Bihar hasiko da 19garren Txalaparta Festa Hernanin eta aurten ere ekitaldiz gainezka dator. Bihar, Euskal Herriko Bihozkada izeneko erakusketa aurkeztuko dute, arratsaldeko 19:30etan Biterin eta bihar, ostiralean eta larunbatean egongo da irekita. Bertan, instrumentuen erakusketaz gain, txalapartaren inguruko kontuak biltzen dituen multimedia bat egongo da ikusgai, besteak beste.
Ostiralean, bi emanaldi Ostiralean Zuhaitzaren Soinua Kolektiboak emanaldi berezia egingo du 19:30etan, Biteri kultur etxean. Urretxuar talde honek lehen ere lan bereziak eginak ditu txalapartan oinarrituta eta oraingoan zenbait musikariren laguntza izango dute. Goizaldeko 24:00etan, berriz, Txalaparta Party Apartaren 9garren emanaldia izango da Kixkal tabernan. Lara Mitxelena eta Iñigo Monrealek prentsaurrean azaldu zutenez, disko jartzaile eta txalapartariek elkarrekin egiten duten emanaldia da hau eta nahi duenak izaten du txalaparta jotzera tabladura igotzeko aukera.
Larunbata egun haundia Larunbatean festa haundia izango da eta urteroko moduan 500en bat lagun espero dira Hernanin ´horietatik 300en bat txalapartariak` Juan Mari Beltranen hitzetan. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera txalaparta erromeria, sagardo banaketa eta alboka, dultzaina, trikitixa eta txistulariak ibiliko dira kalez kale. Ondoren, afaria dago Tilosetan (izena eman nahi duenak deitu Musika Eskolara 943 55 74 09) eta ondorenean txalaparta taldeen kontzertuak izango dira. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!