BH: «Gaizki hasi zen igerileku irekien egitasmoa eta bide beretik doa»

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 18a, 03:00

Latsunbe-Antziola biala eta bonobusaren inguruko iritzia ere eman du BHk.

Bildu Hernani plataformak bere iritzia eman du zenbait Udal proiekturen gainean, Kronikara bidalitako prentsa ohar batean. Igerileku irekien gainean dio proiektua egin eta lanak adjudikatzeko lehiaketa publikoa desertu gelditu dela ´eta egitasmo honen gainean genituen zalantzak areagotu egin dira`. BHk dio bi proiektu aurkeztu direla lehiaketara ´baina egitasmo horien kostea aurrikusitakoa baino askoz garestiagoa zen`. Honen bueltan galdetzen du ea Udalak zer egin behar duen orain ´piszinen aurrekontua haunditu? Ehundaka milioi pezetaz hitz egiten ari gara, noraino haundituko du aurrekontua? Edo zer egingo du? Egitasmoa murriztu, txikiagotu, lardaskeria bat?` Honen au-rrean ´eztabaida zabaltzeko` eskatu du BHk eta hausnarketa abiatzea ´ea igerilekuena lehentasunezko gaia den Hernanirentzat edo ez`. Gai honen bueltan dio: ´beste behin ere argi gelditzen ari da udal honen jarrera: lan gutxi, herriaren beharrei kasurik ez, baina hori bai, propaganda egiteko kapazitate itzela`. Latsunbe-Antziola Latsunbe-Antziola errepidearen gaian Arratibel zinegotziari ´harrokeria gutxiago` izateko eskatu dio BHk. Kronikara bidalitako oharrak dioenez ´Arratibelek nahiago du Latsunbe-Antziolako trafiko arazoak mantendu, egindako akatsak onartu baino. Aurrerantzean ere atasko eta pilaketak jarraituko dute` gaineratu dute. Horrez gain, dio gehiegi dela esatea ´Hernaniko historian lehenengo aldia dela herritarren eskaera bat kontutan hartzen dela`. Gai honen bueltan gaineratu dute ´norbait bazterketa eta inposizio aldetik gobernatzen ari bada, horiek Arratibel eta bere lagunak dira, beraien agintea BHri botoa eman zieten 3.600 hernaniarren bazterketan oinarritzen baita`. Bonobusa Bonobusaren gaian ´Amonarraiz jaunaren sentsibilitateak` pozten dituela esan du BHk eta eskatu dio ´sentsibilitate hori ekintzetan gauzatzea`. Beren lankidetza izango duela esan dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!