Hernaniko lau ikastetxeetako ikasleek bertso saio berezia egingo dute gaur Biterin. Arratsaldeko 15:30etan ikasleei zuzendua izango da eta 18:30etan, gurasoei eta entzun nahi duen guztiari zuzendua. Hernanin, ikastetxeetan bertsolaritza klaseak ematen dira hezkuntza arautuan, bertsozale elkarteak, ikastetxeak eta Udalak lortutako akordioaren bidez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!