Hernanik lortu du GR-5eko makila

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 17a, 03:00

Joan den igandean jokatu zen GR-5 bertso txapelketako finala, Lasarteko Zabaleta auzoan, Errenteria eta Hernaniren artean. Bigarren edizio hau Hernanik irabazi zuen eta honenbestez irabazleen makila pasa zion iazko txapeldunak, Lasartek. Aipagarria, finalean Beñat Gaztelumendi Hernaniko bertso eskolako partaide den añorgar gazteak egindako saioa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!