Cabárcenora egun pasa antolatu du gazteentzat, ekainaren 11rako

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 17a, 03:00

10-15 urte bitarteko gazteentzat da. Cabárcenon arrantza txapelketa egingo dute lakuan. Izen ematea Txantxangorrin.

Txantxangorri elkarteak egun pasa antolatu du Cabárcenora, urteroko moduan. 10-15 urte arteko gazteentzat da egun pasa eta parkeko bisita eta 13garren arrantza txapelketa egingo dira bertan. Eraman beharrekoak dira, hamaiketako eta bazkaria eta kainabera eta saskia. Kainabera eta saskirik ez duenari Txantxangorri elkarteak utziko dizkio. Irteera goizeko 07:30etan izango da eta buelta 20:30etarako egingo dute. Izen ematea elkartean Izen ematea Txantxangorri elkartean egin behar da. Plaza mugatuak dira eta bukatzean itxiko da izen ematea. Prezioa 10 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!