Doberak eta Inmaculadak egitasmoa jarri dute martxan haur etorkinen euskera maila hobetzeko

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 17a, 03:00

Proiektu pilotua da, ekainera artekoa. Asmoa da 2005-2006 ikasturtean jarraitzekoa. Adin jakin bateko ikasleei zuzendua da.

Dobera Euskara Elkarteak eta Inmaculada ikastetxeak egitasmoa jarri dute martxan, haur etorkinen euskera maila hobetu eta integrazioan eragiteko. Adin jakin batetik gorako etorkinei zuzendutako egitasmoa da (5 eta 6garren mailakoentzat) ´hezkuntzan euskera maila altua eskatzen baitzaie eta ez dute maila hori eskuratzeko aukera haundirik`. Egitasmoa Inmaculadan hasteko arrazoi nagusia da adin tarte horretako haur etorkin gehiena bertan matrikulatu dela, baina, irekia dago egitasmoa beste ikastetxeetako haurrekin lan egiteko ere.
Ondo pasatuaz ikasi Egitasmoak garrantzitsua jotzen du eskola orduetatik kanpo ere euskeraz egiteko ekintzak izatea eta proiektu hau modu ludikoan gauzatuko da, aisialdian oinarritutako metodologia bidez ´euskera jarrera positiboan bizi eta ikasteko`. Honekin lortu nahi da haur etorkinek euskera ikastea eta hemengo herria, egoera eta kultura ezagutzea ´hemengoa bereganatuz, baina, hangoa mantenduta`. Egitasmoak garrantzi berezia ematen dio haur hauek euskeraz ikasteaz gain, herriko bizitzan eta herriko jendearekin harremanak izateari. Hori ahalik eta gehien bultzatzeko herrian egiten diren ekintzetan parte hartuko dute. Adibidez, auzoz auzo egiten diren haur txokoetara bideratuko dituzte ikasleak eta baita herrian egin litezkeen aisialdiko beste ekintzetara ere. Egitasmoa Doberako bi hezitzailek daramakite aurrera, bolondres lanean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!