´Spining-a edozeinek egiteko moduko kirola da, intentsitatea igo edo jaitsita`

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 18a, 03:00

Estatu Batuetan sortutako kirol honek arrakasta haundia lortu du eta Hernaniko kiroldegira ere ekarri dute. Bizikleta estatiko gainean egiten da, musikaren erritmora.

Spining-a puri purian dagoen kirola da, eta Hernaniko kiroldegian ere ari dira ematen, tenis pista gainkaldean. Oraingoz, proba moduan jarri dute, kiroldegitik Kronikari esan diotenez, baina, izan duen arrakasta ikusita, datorren urtean klaseak ate-rako dituzte seguruenera. Aitor Santxo da irakaslea eta bere hitzetan orain dago modan kirol hau eta ´jendea engantxatuta dabil`. Berez ez da gaur goizean sortutakoa: ´80garren hamarkadan sortu zuen Estatu Batuetan, Jony G. txirrindulariak, EEBBak zeharkatzen zituen lasterketa bat prestatzen ari zela ideia oku-rrituta` esan digu Santxok. Musikaren erritmoan Aerobic-ean bezalaxe, spining-ean ere musikak jartzen du erritmoa: ´edozein musika erabiltzen dut nik, hasi musika diskotik eta euskal musikaraino. Ordenadoreko programa batek neurtzen dizkit kanta bakoitzaren erritmoak eta horren arabera prestatzen dut klaserako diska egokia` esan digu irakasleak. Klasea progresiboa izaten da Santxoren hitzetan: ´berotu, kaña sartu eta lasaitu`. Edonorentzako modukoa Spining-ean irakasleak jartzen du erritmoa, aurrean daukan taldearen arabera. Hala ere, norberak ikusten du erritmoa segi lezakeen edo ez eta pedalen gogortasuna aldatzeko aukera ere bada. Aitor Santxok esan digu edonorentzako moduko kirola dela, intentsitate gutxiago edo gehiagorekin. Bihotzeko arazoak dituen jendeak mediku azterketa bat egitea komenigarria dela dio hala ere, kirol oso intentsoa delako. Bestalde, gerritik behera muskulazio asko lantzen dela dio ´baina lasai, ez dira izte-rrak loditzen-eta, indartu bakarrik`. Kontuak kontu, zenbaitek aitortu du agujeta ederrak pasa dituela. ´Dantzarik egin behar ez denez gizonezko asko animatzen dira` Dantzarik egin behar ez den kirola da spining-a eta horrexegatik animatzen dira aerobic-era baino askoz gizonezko gehiago, Santxok aitortu digunez: ´aerobic-ean gizonezko gutxi izaten da, baina, spining-ean asko. Hernanin erdi eta erdi ari gara momentu honetan, baina, toki askotan gizonezkoak izaten dira gehiago`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!