«Euskera zergatik ikasi behar duten konbentzitzea da zailena»

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 17a, 03:00

Zenbat haurrekin ari zarete lanean eta zein euskera maila dute?
Seigarren mailako 7 ume eta bosgarren mailako 5 ditugu, 12 guztira, herrialde eta hizkuntza desberdinetakoak. Denak orain bi urtetik hona etorriak dira Hernanira eta euskera maila desberdina dute. Batzuk euskeraz zipitzik ere ez dakite eta denbora gehiago daramakitenek dezentez gehiago.

Zehazki zein da zuen lana?
Haur hauek D ereduan ari dira Inmaculada ikastetxean, nahiz eta asignatura batzuk aparte ematen dituzten gazteleraz. Gure lana da euskera poliki-poliki sartzen saiatzea beren eguneroko bizitzan. Hala ere, jolas eta jokoen bidez egiten dugu hori, klaseak lehen ere nahikoa badituzte eta.

Zein balorazio egiten duzue hasiera honetan?
Zaila da oraindik konklusio garbirik ateratzea. Hala ere, garbi dagoena da ez dela xamurra haur hauek euskera ikastera motibatzea, gehienbat gazteleraz dakitenak direnean. Ez dute euskeraren beharrik nabaritzen eta gure lana izaten da euskera zergatik ikasi behar duten konbentzitzea. Gazteleraz ez dakitenekin errazagoa da, bat edo beste ikasi behar baitituzte komunikatzeko.

Zerekin konformatuko zinatekete?
Guk nahi genuke noizbait beren artean euskeraz egitea haur hauek, baina, hasiera batean motibazioa haunditzearekin konformatuko ginateke. Egitasmoarekin lotuta, eskerrak eman nahi dizkiogu Akarregiko auzo elkarteari, diru laguntza eman baitu aurrera atera ahal izateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!