Hernani Gipuzkoako Kopako txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2005eko maiatzaren 16a

Hernaniko Waterpoloko bi taldek Gipuzkoako Kopako txapeldun izatea lortu dute asteburu honetan. Nesken taldeak 1 eta 10 erraz irabazi zuen Easoren kontra. Hau da neskek irabazten duten bigarren kopa. Bestetik, mutilen aurreneko taldeak 6 eta 7 irabazi zuen Donostiako Tximistarriren kontra. Gorriak pasata baina azkenean lortu zuten partidua irabaztea. Hernaniko bi taldeak orain Promozio Kopan sartuko dira, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroa mailako txapelketan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!