Begi eta belarrien gozamenerako ikuskizuna

Kronika - Erredakzioa 2005eko maiatzaren 16a

Museoa, kulturen arteko zubia ikuskizuna izan zen atzo Chillida Lekun, Museoan Nazioarteko Eguna zela-eta. Kultura eta garai ezberdinetako idazle eta musikariak ekarri zituzten museoko txoko ezberdinetara, zuzeneko musika emanaldi eta testu errezitaldien bitartez. Zen jardina izena duen eremuan arku tiro erakustaldia izan zen. Japoniar kulturak arku tiroaren inguruan duen filosofia azaldu zuten: ´dianan asmatu nahi izatearekin obsesionatzen gara eta horrek ekartzen du tiro gaizki egitea` irakurri zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!