San Isidro, baserritarren eguna, ospatu zen atzo Hernanin ere. Goizeko 11:00etatik aurrera, meza, bertsolariak eta pelota partidua izan ziren.
SAN Isidro eguna ospatu zen atzo. Goizeko 11:00etan meza izan zen Juan Bataiatzailearen parrokian eta segidan bertsoek eta pelota partiduak girotu zuten Tilosetako jaialdia. Eguraldi atseginak lagunduta eguerdi partean jende dezente hurbildu zen Tilosetara. Estitxu Eizagirre eta Iñaki Zelaia bertsolarien umore eta zirikak girotu zuten festa eta segidan afizionatu mailako pelota partidua jokatu zen: Yubero eta Aranaldek 22 eta 21 irabazi zuten Alvarez eta San Sebastianen kontra. Pelota partidua bukatzean berriro ere bertsolariak kantari aritu ziren.
San Isidro eguneko festa herritar talde batek antolatzen du. Urtetan ez da ospakizun berezirik egin baina berreskuratu denetik hau da ospatzen den bigarren urtea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!