Bildu Hernanik Latsunbe Antziola errepediearen inguruan Kronikan egin zituen adierazpenei erantzun nahi izan die Iñaki Arratibel, Hirigintza Zinegotziak. ´Bildu Hernanik egungo Gobernu Taldearen hanka sartzeaz hitz egiten du baina errealitatea oso bestelakoa da`azaldu du.
Arratibelek dio bizilagunek 1.300 firma bildu zituztela BHk ´herri erdian egin nahi zuen autopistaren kontra eta Batasunak firma horiek zakarretara bota zituen`.
Egungo Gobernu Taldeari buruz dio oraingo bialarekin txirrindulari eta oinezkoiei dagokien protagonismoa bueltatu diela eta Hernaniko historian aurreneko aldiz onartu egin dela herritarrek egindako proposamena, herritarren parte hartzea bultzatzen duen web orri baten bidez.
Arratibelek dio BHk ahaztu egi duela enpresa batek trafikoaren azterketa zorrotza egin duela eta informe horretan azaltzen dela orduko 10 kotxe pasatzen direla errepide horretatik.
BHren politikari buruz dio inposaketan eta herri proposamenen bazterketan oinarritzen dela, eta kotxeei lehentasuna ematen diela beste garraio bideak baztertuz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!