11:00etan meza izango da eta 11:45etatik aurrera bertsolari eta pelotariak.
Gaur San Isidro Eguna da, baserritarren eguna, eta ospatzeko festa izango da goizetik eguerdira artean. Goizean meza izango da Juan Bataiatzailea Parrokian, goizeko 11:00etan. Ondorenean, Estitxu Eizagirre eta Iñaki Zelaia bertsolarien saioa izango da Tilosetan eta afizionatu mailako pelota partidua gero: Yubero-Aranalde/Alvarez-San Sebastian. Bukaera bertsolariek emango diote saioari.
Gero eta baserritar gutxiago
Azken aldiko datuek erakusten dutenez, Hernani eta inguruko herrietan gero eta baserritar gutxiago dago. Guztira 200 baserri inguru daude Hernanin, baina, bertatik bizi direnak 27 besterik ez dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!