Meza Parrokian, pelota partiduak eta bertsolariak Tilosetan bihar Baserritarren Egunean

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 14a, 02:00

San Isidro eguna da bihar, Baserritarren Eguna, eta goiz pasako festa antolatu dute Hernanin. Goizeko 11:00etan meza izango da San Joan Bataiatzailearen Parrokian. Goizeko 11:45etan Estitxu Eizagirre eta Iñaki Zelaia bertsotan ariko dira Tilosetan, segidan pelota partidua izango da: Yubero-Aranalde, Alvarez San Sebastianen kontra. Afizionatu mailako pelotariak dira. Partidua bukatzean beste saio bat eskainiko dute bertsolariek. San Isidro Eguna ospatzen zen lehen, baina, bere garaian utzi egin zuten festa antolatzetik eta urtetan meza bakarrik egin izan da. Iaz ordea, berriz heldu zaio festa antolatzeari eta aurtengoa bigarren aldia da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!