Udalak jakinarazi du udan Saharako haurrekin aritzeko begiraleak behar dituela. Saharako haurrak uztailetik abuztura izango dira Hernanin. Begiraleak aukeratzeko lehiaketa bat egingo dute eta hainbat baldintza eskatzen dituzte: 18 urte beteta izatea eta euskeraz jakitea, besteak beste. Informazio gehiagorako Udaletxeko Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailarekin jarri behar da harremanetan. Izena emateko epea maiatzaren 31n bukatzen da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!