Atzo, ostegunero bezala, feria izan zen Urbieta kalean. Ehundaka lagun bildu ziren, ilara haundia eginez, landare salmentako postuetan. Garai hau izaten da zenbait landare aldatzeko garaia eta jende ugari hurbildu zen bertara. Atzo ferian erruz saldu zen landarea, zientoka: piper txorizeroa, piper miña, piper morroak, tipula, letxuga, porruak, tomatea eta kalabazina batez ere. Izan ere, Hernani eta inguruetan jende askok egiten du baratza mutur bat han edo hemen, eta udaberria oparo dator!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!