Gaur hasiko da Mexikon Juan Bautista Anzari buruzko konferentzia

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 13a, 02:00

HERNANIAR jatorria duen Juan Bautista Anzari buruzko IXgarren konferentzia egingo da Mexikoko Sonora herrian, gaur hasi eta astelehena bitartean. Juan Bautista Anza Mexikoko Sonora herrian jaio zen 1736garren urtean baina haren aita, izen berekoa, hernaniarra zen eta 19 urterekin Ameriketara joan zen. Juan Bautista semea Kalifornia, Arizona eta Sonorako lurraldeetan aritu zen esploratzaile. Anzak Nueva Espainiako mugak zaindu zituen komantxe eta apatxe indioekin borrokatuz eta esplorazioak egin zituen Kolorado ibaia gurutzatu eta gaur egungo Mexikon barrena. Konferentzian ariko dira Don Garate eta Lou Fuller historialariak eta Isabel Moreno artxibozaina. Don Garatek anzatarrei buruzko liburua idatzi zuen: Juan Bautista Anza, basque explorer in the new world. Anzatarren inguruko ekitaldia Hernanin Hernanin ere egin zen anzatarren inguruko ekitaldi bat duela 8 bat urte. Bertan Don Garate izan zen eta Hernani eta Aranoko anzatarrak bilduta ekitaldia egin zuten Udaletxean. Anzatarrei eta Hernaniko historiari buruzko errepasoa egin zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!