‘Zertarako behar duzu bakea?’ galderari buruzko testigantza biltzea

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 14a, 02:00

Elkarri erantzunak biltzen ari da Zuk Zertarako behar duzu bakea? galderaren inguruan. Bakoitzak bakea nola sentitzen duen adierazten duten 10.000 testigantza bildu eta argitaratzea da asmoa. Gaur Hernanin egongo dira testigantza biltzen, Plaza Berrian, eguerdiko 12:00etan. Erantzunak zuzenean bidali nahi dituenak ere badu aukera, 902 42 10 10 telefonoan edo elkarri@elkarri.org helbidean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!