UDALAK atzo onartu zituen azpikontratatzen dituen enpresei jarriko dizkien baldintzak, lan arriskuen prebentzioan. Udaletik jakinarazi dutenez, badago lege orokor bat Estatu mailakoa, lan arriskuen prebentzioa arautzen duena, 1995garren urtetik. Lege honek enpresarioek lan arriskuen prebentzioan bete behar dituzten arauak azaltzen ditu. Atzo Gobernu Batzarrean onartu ziren arauak, ordea, Udalak azpikontratatzen dituen enpresei jarriko dizkien baldintzak erregulatuko ditu, bai aldi baterako edo urte osorako lanetan.
Urte osorako edo aldi
baterako kontratak
Udaletxetik jakinarazi dutenez, Udalak baditu hainbat azpikontratazio urte osorako, hala nola, Udal eraikinen garbitasun zerbitzua eta zaborra eta kale garbiketa zerbitzuak. Beste azpikontratazio batzuk aldi baterako izaten dira, ´beharra momentuan sortzen delako`. Esate baterako Udal eraikinak pintatzea eta beste hainbat obra dira aldi baterakoak.
Enpresa haundi eta txikientzako ezberdin
Gaur onartuko diren baldintzak bi multzotan antolatu ditu Udalak. Izan ere enpresa haundi eta txikiei ez dizkie baldintza berdinak jarriko. ´Enpresa txiki edo langile autonomo bati ezin zaiolako eskatu enpresa haundi bati eskatzen zaiona` azaldu du Hernaniko Udalak.
Enpresa txikiei jarritako baldintzak:
Udalari jakinarazi:
a) Enpresak bere burua aurkezten duenean Laneko Segurtasun eta Osasun plana aurkeztu beharko du eta horrelakorik ezean, lan jakin horretako azterketa aurkeztu beharko du, arrisku prebentzioen inguruan.
b) Behin lanean hasita aldaketa nabarmenik gertatuko balitz idatzi bat aurkeztu beharko luke enpresak. Baldin eta aldaketa horiek arriskuan jarriko balitu langileak edota obra egiten ari den eraikineko langileak. Langileren batek istripurik izango balu idatzi bat aurkeztu beharko luke enpresak zergatia eta ondorioak azalduz.
c) Obra bukatzean edifizioko instralazioak nola erabili behar diren azaltzen dituen txostena aurkeztu beharko du enpresak.
Enpresaren jokaera:
a) Enpresak idatziz azaldu beharko du zein aktibidade ezin diren egin obra egiten ari diren bitartean.
b) Obran parte hartuko duten langileek, lan hori egiteko beharrezko kualifikazioa izango dute. Zertifikatu ofizialen bidez frogatu beharko da.
c) Obrako langileek jantzi eta tresna egokiak eramango dituzte egiten ari diren lanerako.
d) Subkontratatutako langileren batek istripuren bat izango balu eta Udaletxeko zerbitzuek atendituko balute, enpresak ordaindu beharko ditu gastuak. Lanean istripuren bat izanez gero enpresen ardura baita zerbitzu hori langileei eskaintzea.