Margo erakusketa ostirala arte Biterin

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 12a, 02:00

margo erakusketa dago Biteri kultur etxean ostirala bitartean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Erakusketa hau osatu dute Aurki dendako pintura tailerrean dabiltzan emakumeek: Carmen Maudes, Gema Guerra, Goreti Izuzkiza, Isabel Calo, Isabel Carrizo, Maixa Olarra, Paloma Cerrato, Paula Marcos eta Pepa Mujika. Tailerra Pello Goello pintore eta irakasleak gidatzen du. Pintoreetako batzuk hasi berriak dira eta beste batzuek badaramazkite 6 bat urte pintatzen. Erakusketan 60 bat lan ikusi daitezke, gehienak oleoz pintatuta. Loreak, itsasoa, bodegoiak eta lan modernoagoak ikusi daitezke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!