Erremonte jaialdia dago gaur 16:00etatik aurrera Galarretan. Partidu estelarra dotorea da begiratu batera: Ezkurra eta Urrutia, Altuna II eta Lizasoren kontra. Ezkurra Galarretara bueltatuko da 10 egunen ondoren eta lan zaila izango du, Lizaso puri purian baitago aspaldi. Beste partidua: Aizpurua II-Agirrezabala/Larrea-Ion; Zeberio II-Urko/Iñigo-Eizagirre; eta Juaristi-Lekunberri/Sarasua-Aizpuru.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!