Atzoko Kronikak azaldutako erabakiari buruz, zera gogoratu arazi nahioke Udalari:
1.- Ilada hauen hasiera Udalak Latsunbe kaleko aparkaleku eredu ´bitxiarekin` hasi zirela,
2.-Argarain kalea, obrak izan arren, irekia mantenduko zela,
3.-Latsunbe auzoaz gain Antziola auzoa ere existitzen dela, eta sensibilidade bera azaltzea bi auzoetako arazoekin; zeren Latsunben iladak egongo dira, baina Antziolan urteak dira, obrak direla eta, ez baldintza oneko espaloi, ez zebra bide egoki, abiadura azkarregia eta abar ditugula, eta orain kotxez herriko erdialdera joatekotan garai bateko herri zeharkaldira itzultzen gara: Galarretatik bueltan, edo Floridatik.
Beraz, nire galdera da: Latsunbeko arazoaren konponbidea Antziolak jasan behar al du?
Rosa Ayerza
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!