Seinalizazioa aldatu eta obra txiki batzuk
egin behar izan dituzte horretarako.
Antziola-Latsunbe errepidearen norabidea gaur goizean aldatuko duela eman du jakitera Udalak. Beraz, gaurtik aurrera Latsunbetik Antziolara joateko aukera izango da kotxean, eta ez kontrako aldera, orain artean bezala.
Atzoko Kronikan azaldu genuen bezalaxe, Latsunbe kalean izaten diren ataskoak arintzeko helburuarekin hartu du erabakia Udalak, Argarain kaleko obrak bukatu artean. Behin obra hauek bukatzean orain arteko norabide bera izango du Antziola-Latsunbe errepideak.
Erabaki hau www.hernani.2005.hiritarrok.net helbidean herritarrek egindako eskaerak kontuan hartuta jarriko da indarrean Udalak jakitera eman duenez, eta seinalizazioa aldatu eta zenbait obra txiki egin behar izan dituzte horretarako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!