Iker Valleren margo erakusketa Joxe Mari tabernan

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 11a, 02:00

IKER Valleren margoak ikusteko aukera izango da San Joanak bitartean, Joxe Mari tabernan. Erakusketan 12 bat lan daude eta teknika ezberdinak erabili ditu koadro hauetan: arkatza, monotipoak (grabatu antzerakoak), herdoilez marraztutako koadro minimalistak eta estilo kubistako pinturak, besteak beste. Iker Valle gaur egun Hernaniko Errapia arte tailerrean dabil. Duela gutxi Errapiako beste hainbat artistekin erakusketa egin zuen Tarmosen, Lapurdin: Gorka Setien (eskuz pintatuko diapositibak egiten ditu), Pello Goello (pintorea) eta Pelexekin (eskultorea). Etorkizunerako proiektua Aurrera begira, Gorka Setienekin batean haurrentzako ipuin bat osatzeko idean dabil. Iker Vallek ilustrazioak egingo lituzke eta Gorka Setienek liburua idatzi. Sukaldaritzatik pinturara Iker Valle sukaldaritzan hasi zen baina berak adierazitakoaren arabera postreak egitea gustatzen zitzaion gehiena, kolore eta formekin jolasteko aukeragatik. Sukaldaritza utzi eta duela 8 urte Alfredo Bikondoa pintore eta eskultorearekin marrazketa lantzen aritu zen 3 urtez. Ikastaroak ere egin ditu: portzelana, zeramika eta teknika dekoratiboak, besteak beste. Hernaniko Aurki dendan ere aritu da enkarguz lanak egiten. Biterin Pello Goellorekin pintura ikastaroa ere egin zuen. Iñaki Saralegi eskultorearekin ere aritu da. Gaur egun Errapia arte tailerrean aritzen da Zikuñagan, lanean eta erakusketak egiten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!