Miramon enpresa digitalak antolatuta enpresa txiki eta langile autonomoentzako beste mintegi bat dago gaur. Bertan azalduko da Interneten bidez eragiketak nola egiten diren: ordainagiriak helbideratzea, ordainketak, transferentziak, besteak beste. Izena eman nahi duenak 902 252 595 telefonora deitu dezake edota
cursos@miramondigital.com helbidera mezu bat bidali. Mintegia Hernani Institutuan (Karmelo Labakan) izango da arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!