Errepidearen norabidea aldatu du Udalak ´web orrialdeko eskaerei kasu eginda`

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 10a, 02:00

Orain, Latsunbetik Antziolara du norabidea errepideak eta honekin Latsunben sortzen ziren auto ilarak gutxitu nahi dira.

Hernaniko Udalak Antziola-Latsunbe errepideari norabidea aldatzeko erabakia hartu du eta orain Latsunbetik Antziolara joan liteke kontxean. www.hernani2005hiritarrok.net helbidean egindako eskaerari kasu eginda hartu du erabakia Udalak, Hernaniko Kronikari jakitera eman dionez. Eskaera horren arrazoi nagusia Latsunben sortzen diren auto ilarak dira.
Argarain kaleko obrek iraun artean Atsegindegin eta Argarain kalean (kiroldegi paretik Antziolara dijoan kalea) egiten ari diren obrak direla eta, Latsunbe bukaeraraino joan beharra daukate Antziolara, Etxeberrira eta herrigunera dijoazten kotxeek, eta ilada haundiak sortzen dira Zinkoeneatik jaisten diren kotxeekin topo egitean. Errepideari norabidea aldatuta Sorgintxulotik sartzen diren kotxeek, izango dute Antziola eta Etxeberrirako norabidea hartzeko aukera, Latsunbe kale bukaeraraino joan gabe. Norabide aldaketa hau gauzatzeko Udalak seinaleak aldatuko ditu, eta obra txiki batzuk egin beharra dauka horretarako. Behin Argarain kaleko obra bukatzean, oraingo norabidea emango zaio Antziola-Latsunbe errepideari.
Web orriarekin gustora Iñaki Arratibel Hirigintza Zinegotziak jakitera eman duenez, oso gustora daude www.hernani.2005hiritarrok.net helbidean jaso dituzten proposamenekin, ´Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzen laguntzen digulako`. Antziola-Latsunbe errepidearen eskaeraren inguruan Arratibelek dio web orrian jasotako norabidea aldatzeko proposamena arrazoitua izan dela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!