Gobernu Batzarra bilduko da gaur Udaletxean, 17:00etan eta 12 puntu dituzte eztabaidarako. Aztertuko duten puntuetako bat eguzki plakak jartzeko eskaera da, partikular batek egina. Onartuko balitz ez lirateke Hernaniko lehenengo eguzki plakak izango, gero eta gehiago ikusten baitira. Bestalde, Oporrak bakean programarako begiraleak hartzeko oinarriak eta Laneko arriskuei buruzko baldintza orria ere aztertuko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!