Estelar ezohikoa eta gogorra prestatu dute gaur Galarretan. Iribarren eta Lizaso doneztebearrek Altuna I-Iriarteren kontra jokatuko dute, 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partiduan. Iribarren joko puntu onean dago eta bigarren mailako partiduak jokatzen ohituta, motibazio haundia izango da beretzat gaur estelarra jokatzea. Lizaso lujozko bikotea izango du gaur eta aurrean ondo sendotutako bikote bat: Altuna I-Iriarte. Beste partiduak dira: Gorriz-Ion/Martinez II-Astibia, Agirresarobe-Auzmendi/Matxin III-Etxeberria III, eta Zalakain-Gaztelu/Larrea-Olazar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!