Bildu Hernanik salatu du, bi hilabete pasa direla lokalen araudiari alegazioak egin zizkiotenetik, eta erantzunik ez dutela jaso.
hernaniko Udalak egindako lokalen ordenantza berria dela-eta, Bildu Hernani taldeak keja azaldu dio Kronikari prentsa oharrean.
Bildu Hernanik dio ordenantzari orain dela bi hilabete egin zizkiela alegazioak, eta oraindik ez dutela erantzunik jaso ´ez zaigu erantzun eta epe labur batean ez dago inolako zantzurik gure alegazioek erantzuna jasoko dutela esateko`. BHk uste du informe baten zai dagoela Udala ordenantzarekin jarraitzeko. ´Egokia iruditzen zaigu gaiak sakon eta ondo aztertzea, baina, bere garaian hainbeste propaganda egin eta gero, Udal agintarien aldetik ez legoke gaizki esatea noiz arte luzatuko den prozedura`.
´Arazo legal haundiak`
BHk prentsa oharrean dio, uste duela ordenantzak arazo legal haundiak izango dituela aurrera ateratzeko. ´gauzak gaizki egiten direnean arazoa besterik ez dutelako ekartzen`.
´Gaiak korapilatzea`
Bildu Hernanik prentsa oharraren bukaeran aipatzen duenez ´parregarri egiten da gogoratzea nola Arratibel zinegotziak leporatu zigun, gai hau atzeratu nahi genuela. Argi eta garbi geratzen da, sufritzen dugun Udal Gobernuak ez duela laguntzarik behar gaiak atzeratzeko, korapilatzeko eta luzatzeko, per saecula saeculorum`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!