Bost tantoren aldeagatik pasa da Hernani aurrera. Afizionatuetan 11 tanto egitea nahikoa zuen Azpeitiak aurrera egiteko; Erroizeneak eta Mendizabalek 6an utzi zituzten.
Hernani 1
Azpeitia 2
wKadeteak:
Arrieta-Grajal 16 Yeregi-Gerra 22
wJubenilak:
Ojuel-Huizi 02 Larrañaga-Uzkudun 22
wAfizionatuak:
Erroizenea-Mendizabal 22 Beobide-Alkorta 06
Hernanik larri baina kanpoan utzi du iazko Herri Arteko txapelduna. Azpeitia 2-1 zijoan galtzen eta etxean sustoa emateko prest atera ziren atzo frontoira. Azpeitiarrek eta lehenengo bi partiduak irabazi zituzten eta hirugarrenean nahikoa zituzten 11 tanto aurrera pasatzeko. Erroizeneak eta Mendizabalek presio izugarrian jokatu behar izan zuten, frontoi-bete jende baitzeukaten gainean. Hernaniarrek dakitena erakutsi zuten ordea, eta egurra eman zien azpeitiarrei. 6 tantoan utzi zituzten. Azpeitiarrek kadeteetan asmatu zuten bete-betean. Berez hernaniarrak ziren faborito baina, Azpeitiak atzelaria aldatu egin zuen (Elustondoren partez Gerra) eta irabazi egin zuten Arrieta eta Grajalen kontra.
Jubenilen partiduan Azpeitiak ondo bete zuen bere lana eta 2an utzi zuen Hernani. Inolaz ere, Ojuelek eta Huizik ez zuten gaizki jokatu baina, Larrañaga eta Uzkudun dira gaur egun jubeniletako pareja onenetakoa eta hala erakutsi zuten atzo Azpeitian.
Esan bezala, begi guztiak nagusiei begira zeuden. Atzo Erroizeneak eta Mendizabalek garbi erakutsi zuten, momentuan, afizionatuetan ia kontrariorik ez dutela.
Oiartzunen kontra
Hurrengoa errazagoa du Hernanik, Oiartzunen kontra.
Kadeteak erakusten ari dira bikote serioa direla
Ioritz Arrieta eta Izadi Grajalek edozein bikoteri emango dizkiote lanak. Kontuan izanda Arrieta oraindik infantila dela, harrigarria da zein mailatan ari den jokatzen. Grajalek berriz, ezker eskubi bikain eusten du eta joa ere gero eta haundiagoa dauka. Orain arte oso ondo moldatu dira elkarrekin eta itxura du mejoran ari direla.
Jubinelek kontrariorik zailena pasa dute
Jubeniletan ez zaizkio Hernaniri gauzak nahi bezala atera. Gorrotxategi lesionatu egin da eta kanpeonatuko bikote gogorrenaren kontra jokatu behar izan dute. Hemendik aurrera, ordea, gauzak bestela dira. Pelotari asko ditu aukeran Hernanik eta denak ari dira ondo: Huizi, Aizpitarte, Ojuel eta laster sendatuko den Gorrotxategi.
Afizionatuetan bikote onenetakoa du Hernanik
Garikoitz Erroizenea eta Oier Mendizabalek osatzen dute txapelketako bikoterik gogorrenetakoa. Lehen ere elkarrekin partidu asko jokatutakoak dira eta esperientzia haundia hartzen ari dira. Erakutsi dute, beharrezkoa denean badakitela dakiten guztia ematen. Hauei irabazi behar dienak izerdi ederrak bota beharko ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!