Tot Circ taldeak ‘Heeyy’ ikuskizuna egingo du gaur Apeztegi plazan

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 8a, 02:00

Gaur, arratsaldeko 18:00etan zirkoarekin zerikusia duen ikuskizuna egingo dute Astigarragan, Apeztegi plazan. Bertan arituko dira Tot Circ taldeko pailazoak Heeyy izeneko lanarekin. Eguraldi txarra egingo balu, ikuskizuna Astigarragako frontoian egingo da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!