hernani lehen mailatik pauso batera gelditu da, igoera fasean behar adina zorte ez baitu izan.
hernani lehen mailatik pauso batera gelditu da, igoera fasean behar adina zorte ez baitu izan. Hernanik ligaxkako 3 partidutik 2 irabazi ditu baina, beste bi talde ere egoera berdinean zeuden, eta joko diferentziak erabaki du zein pasa final erdietara. Hernaniren taldetik bi ekipo pasa dira final erdietara: Naturener Sahagun eta Intasa San Sadurniño. Bi talde horiek, Hernanik bezala, bina partidu zituzten irabaziak, baina, joko bana gutxiago galduta.
Emaitzak
Esan bezala, Hernanik bi partidu irabazi ditu: Llanesen kontra 3-0; eta bestea Sahagunen kontra 3-2. Hirugarrena galdu egin zuten hernaniarrek 3-1 San Sadurniñoren kontra. Hernaniko entrenatzaile den Eusebio Lizarazuk kulparik haundiena zorteari bota zion ´joan den urtean 2 partidu irabazita lehenengo gelditu ginen ligaxkan, aurten ezta bigarren ere`.
Azkenean 6garren
5-6garren postua Oviedo taldearen kontra jokatu zuten hernaniarrek eta galdu egin zuten 3-1.
Denboraldia gorputz txarrarekin bukatu dute, baina, Lizarazuk dio animatuko direla hurrengo urterako. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!