SILVIA - Hegazti zaintzailea: «Hegazti hauek ez dute guregana afekturik sentitzen»

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 8a, 02:00

Atzoko merkatuan, erakustaldi ikusgarrienetako bat izan zen hegazti harrapariena. Horien zaintzaileetako bat, Silvia, jendartean ibili zen, eta batek baino gehiagok sorpresa galanta hartu zuen hegaztia ondoan ikusita.

BElatzak ekarri behar zenituztela esan ziguten, baina hemen hegazti mota gehiago daude... Denak dira hegazti harrapariak, batzuk belatzak (halkoiak) dira, baina badaude arranoak ere eta hontzuri bat ekarri dugu jendeak ikus dezan. Guk denetatik izaten dugu erakusteko. Nola lortzen duzue hegaztia berriro zuen eskuetara itzultzea? Dena pisuaren araberakoa da. Hegazti bakoitzak bere pisua dauka, asetuta dagoenean pisu gehiago du eta gosez dagoenean gutxiago. Berak badaki guk janaria emango diogula eta horregatik dator guregana. Pisuarena nahiko konplikatua da, hamar gramo gehiago edo gutxiago nahikoa dira belatzak presa baten bila alde egiteko (gosez dagoelako) edo kasurik ez egiteko (asetuta dagoelako). Horregatik, erakusketak egin baina lehenago denak kontu haundiz pisatzen ditugu. Beraz harremana ez da etxeko edozein animaliarena bezalakoa... Ez, hegazti hauek ez dute gurenaga maitasun edo afekturik sentitzen, badakite gu presa bat ez garela eta horregatik ez digute minik egiten. Baina aldi berean ez digute kasurik egiten, janariari egiten diote kasu. Nola hazten dira horrelako hegaztiak? Guk kautibitatean (etxean) jaiotakoak hazten ditugu. Bakoitzak mikrofitxa bat du, nondik etorri diren esaten duena eta datu guztiekin. Egunero entrenatu behar dira, bakoitzak bere muda dauka, kaiola moduko bat, eta hor hazten da, oso garbiak dira, hegazti guztiak bezala. Kontu izan behar da egunekoak eta gauekoak juntu ez jartzeko, bateraezinak baitira. Hegaldi erakustaldiak egiten dituzue? Bai, gaurko moduan erakusteaz gain, hegaldi erakustaldiak ere egiten ditugu: eskoletan, merkatuetan... Ikustekoa da zein abiadura hartzen duten momentu batzuetan. Hernanin ez dugu horrelakorik egin eta bi hegazti bakarrik atera ditugu hegan egin dezaten, jende asko dago eta lekua txikia da.
Hernaniko gabiraia Susto txiki bat izan zen atzo belatz batekin. Kaiola batean zegoen txori batengana jo zuen hura harrapatu nahian. Silviak dio ez lukeela horrelakorik pasa behar, baina normala dela hegaztiak horrela jokatzea presa aurrean jartzen badiote. Kasu honek herritar batzuei gogora ekarri zien, orain hiru bat urte Hernanin kaiolak erasotzen ibili zen gabiraia
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!