San Isidro eguna eta Txalaparta Festa maiatzean

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 7a, 02:00

Gaur da Erdi Aroko Azoka Kaxkoan eta, maiatzean zehar bada jardunaldi gehiago ere. Kultur Batzordeak atera du agenda, herrian egingo diren zenbait kultur jardunaldi biltzen dituena. Maiatzeko bigarren hamabostaldian egongo dira ekitaldi gehien, horien artean San Isidro eguna eta Txalaparta festa. Gainera, musika kontzertuak eskainiko dira Milagrosan eta Udaletxeko arkupetan. Biterin eta Jubilatu Etxean berriz, hitzaldiak antolatu dituzte. Eskola-umeen erakusketa batekin bukatuko da hilabetea. Maiatzeko kultur ekintzak Maiatzak 7: Antzinako Azoka. Egun guztian zehar, Hernaniko Kaxkoan. Maiatzak 14: Kontzertua Getxoko Abeslari Lagunen Abesbatza Zozoak-en eskutik. Milagrosan 19:30etan. Maiatzak 15: San Isidro Eguna. Meza, bertsolariak eta pilota partiduak. Maiatzak 19: Hitzaldia, Los beneficios de la dieta mediterránea. Jubilatu Etxean 19:00eta. Maiatzak 19-20-21: Txalaparta festa. Maiatzak 21: Kontzertua Zero-Sette akordeoi orkestak eskainita. Arratsaldeko 19:30etan Jubilatu Etxea. Maiatzak 21: Kantuz Eguna. Kantuz Abesbatzak antolatuta. Kontzertua Milagrosan arratsaldeko 19:30etan. Maiatzak 24: Ipuin kontaketa. Kontalaria Lur Korta izango da. Udal Liburutegian, 17:30etan 3-4 urte arteko haurrentzat eta 18:15etan 5-7 urte artekoentzat. Maiatzak 29: Kontzertua. Errenteriako Musika Bandaren emanaldia. Udaletxeko arkupetan, eguerdiko 13:00etan. Maiatzak 30: Eskola-umeek ingurumenari buruz egindako lanen erakusketa. Biteri Kultur Etxean 17:00etatik 19:00etara. Ekainaren 4a arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!