Gipuzkoako Txapelketako proba gaur Donostiako mini-estadioan

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 7a, 02:00

Kadete, jubenil eta beteranoen Gipuzkoako txapelketak dira gaur Donostiako mini-estadioan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Mikel Von Wichmannek 300 metro hesietan parte hartuko du; Eider Aldabek 600 metroan; Nora Erroizeneak 200 metroan; Joseba Lizeagak altuera eta luzera jauzian; Eva Esnaolak 3.000 metroan; eta Oskar eta Miguel Angel Garinek luzera jauzian. Bestalde, alebin mailako Gipuzkoako Txapelketako probak izango dira gaur Elgoibarren, eta Hernaniko taldetik hamar lagunek hartuko dute parte, paper ona egiteko esperantzan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!