Mendiriz Mendik hurrengo iganderako, maiatzak 15, irteera antolatu du gaztetxoentzat Oiartzungo bidegorrira. Ibilbidea Oiartzungo erreka ondoko bidegorritik abiatu eta Aiako Harrien azpitik pasako da. Izena emateko epea asteazkenean, maiatzak 13, bukatzen da. Irteeraren prezioa: 4 euro gaztetxoentzat eta 8 helduentzat. Mendi elkarteak jakinarazi du irteera egun osorako dela eta bazkaria norberak eraman beharko duela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!