Hernanik gaur irabazita bigarren postua ziurtatuko luke

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 7a, 02:00

Hernanik partidu garrantzitsua du gaur ere, gorengo mailara igotzeko borrokan. Intxaurrondoren kontra ari beharko du Egian eta irabaztea lortu ezkero bigarren postua bere egingo luke. Azken partiduetan, ordea, ezin irabazirik dabiltza txuri berdeak: partiduak dominatzea lortzen dute gehienetan, baina golik egiten ez dute asmatzen. Punteria falta horrek lehen postutik bigarrenera jaitsi ditu hernaniarrak, baina, badirudi bigarren postu horri eusteko moduan izango direla. Hirugarren Zumaiako taldea dago 3 puntura. Gol averagea hernaniarren aldekoa denez, bi partidutatik bakarra irabaztea nahikoa du Hernanik, berdinketa kasuan Zumaiakoren aurretik geratuko baita. Igoera fasea buruan dute hernaniarrek Bigarren gelditzen bada, Hernanik promozioa jokatuko du, seguruenik Lezoko Allerru taldearen kontra. Irabazten duena Gorengo mailan izango da datorren denboraldian. Baina oraindik baditu aurreragoko lanak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!